McOnak taldearen “Bitakora” lan berria ezagutu dugu

Hamar urte bete ditu McOnak taldeak, urteurrena ospatzeko bitakora lana ondu dute. Kafe Antzokian batu gara Maren, Koldo, Kemen, Irati, Beñat eta Josebarekin. Hamar urteko ibilbidean ikasitakoa eta eskuetan kantu berriak dituztela, azken lanaren xehetasunak ekarri dizkigute. Sortze prozesua eta kantuen grabazioak nahi baino gehiago luzatu dira, baina bilduma 2020. urteko uztailean grabatu zuten Usurbilgo (Gipuzkoa) Haritz Harreguy Studio-an. Bitakora izeneko disko berrian, berriz, taldearen ibilbidea eta historia islatu nahi izan dute hor nonbait. Hortaz, nostalgian erori beharrean, abestietan landu diren gaiek gaurkotasun kutsu bat aurkezten dute, etorkizunera begiratuz, hain zuzen ere.

Anterior
Anterior

10 urteak ospatzeko ‘Bitakora’ kaleratu du McOnak taldeak - NAIZ Irratia

Siguiente
Siguiente

TRANSILBANIA-BIRA kultur aretoan saioa