Delirium Tremens, Des-kontrol eta McOnak BEC-en
McOnak Taldea McOnak Taldea

Delirium Tremens, Des-kontrol eta McOnak BEC-en

Delirium Tremens talde mutrikuarraren 30. urteurrena iragartzeko jai itzela montatu dute maiatzaren 28rako BEC gunean. Kostaldetik batuko zaizkie McOnak lekeitiarrak ere, eta Arrasateko lotura egiteko bertan izango dira Des-kontrol.

Leer más
10 urteak ospatzeko ‘Bitakora’ kaleratu du McOnak taldeak - NAIZ Irratia
McOnak Taldea McOnak Taldea

10 urteak ospatzeko ‘Bitakora’ kaleratu du McOnak taldeak - NAIZ Irratia

NAIZ IRRATIA (MusikHaria saioa)

Kostaldekoak izaki, 10 urte hauetako ibilbidea ‘Bitakora’ batean bildu du Lekeitioko McOnak taldeak. Durangoko Azokan aurkeztu dute diskoa eta MusikHaria saiotik pasa dira.

Plateruenan emanaldia emanaz bukatu dute abenduaren 6ko orrialdea bitakoran McOnak taldekoek.

Bertako emanaldia hemen ikusgai:

https://dacloud.sabai.eus/bideo/278/embed

Leer más
McOnak taldearen “Bitakora” lan berria ezagutu dugu
McOnak Taldea McOnak Taldea

McOnak taldearen “Bitakora” lan berria ezagutu dugu

Hamar urte bete ditu McOnak taldeak, urteurrena ospatzeko bitakora lana ondu dute. Kafe Antzokian batu gara Maren, Koldo, Kemen, Irati, Beñat eta Josebarekin. Hamar urteko ibilbidean ikasitakoa eta eskuetan kantu berriak dituztela, azken lanaren xehetasunak ekarri dizkigute. Sortze prozesua eta kantuen grabazioak nahi baino gehiago luzatu dira, baina bilduma 2020. urteko uztailean grabatu zuten Usurbilgo (Gipuzkoa) Haritz Harreguy Studio-an. Bitakora izeneko disko berrian, berriz, taldearen ibilbidea eta historia islatu nahi izan dute hor nonbait. Hortaz, nostalgian erori beharrean, abestietan landu diren gaiek gaurkotasun kutsu bat aurkezten dute, etorkizunera begiratuz, hain zuzen ere.

Leer más