McOnak taldea #itsaropenahotsak elkartasun kontzertuan.

McOnak taldeak #itsaropenahotsak elkartasun kontzertuan parte hartuko du Uztailaren 16 an 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Kontzertuak mediterraneoan erreskate humanitarioetan ari diren hainbat erakunderen aldeko diru-bilketa egitea du xede. Hainbat taldek eta musikarik parte hartuko dute; besteak beste, Korrontzi, Olatz Salvador, Izaro eta abar arituko dira oholtzan. McOnakek 3 abesti eskainiko ditu akustikoan. Itziar Ituño, eta Antton eta Julen Telleria arituko dira aurkezle lanetan. Sarrerak 25€-ren truke lor daitezke hemen.

#itsaropenahotsak elkartasun kontzertuko kartela.

Anterior
Anterior

Kontzertua Lekeition, Abaroa Parkean

Siguiente
Siguiente

Ez eman hautatzeko single berria kalean.